Atxondoko Asuntze mendi taldeak orientazioaren gaineko ikastaroa eskainiko du zapatuan eta domekan, udaletxeko udalbatzar aretoan.
Bihar, eskola teorikoak emango dituzte, 09:00etatik 15:00etara udalbatzarren aretoan. Besteak beste, mendian galduz gero, erreferentzia moduan zer hartu daitekeen eta zelan interpretatu behar diren irakatsiko dute. Domekan, berriz, aurreko egunean ikasitakoa Urkiolako Parke Naturalean praktikan jartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Izena emateko epea gaur amaitzen da, eta honako telefono honen bidez egin daiteke: 653 010 419. Asuntze mendi taldeko kideek jakinarazi dutenez, gehienez hogei laguneko taldea osatu daiteke orientazio ikastaroan. Ordainketak ikastaroko egunetan bertan egin daitekeela adierazi dute.