Bigarren eskuko produktuen azoka egingo dute zapatuan

Anboto 2012ko abe. 14a, 11:00

Kontsumo arduratsuaren aldeko mugimenduak antolatu du bihar plazan egingo duten azoka

Kontsumo arduratsuaren aldeko mugimenduak antolatu du bihar plazan egingo duten azoka.

 

Bigarren eskuko produktuen azoka antolatuko du bihar, kontsumo arduratsuaren aldeko mugimenduak. Hainbat postu ipiniko dituzte udaletxe pareko plazan, 10:00etatik 14:00etara . Euria egiten badu, ekitaldia pilotalekuan egingo dute. Biharko azokagaz, kontsumo arduratsuaren eta berrerabilpenaren garrantzia azpimarratu gura dute antolatzaileek.

 

Azokagaz batera, goizean zehar tailer bi egingo dituzte. Lehenengoan, beira era egokian banatzeko tailerra eskainiko dute. Izan ere, beira mota asko dago eta denak ez dira modu berean birziklatzen. Bigarrenean,  zentzuz kontsumitzeko aholkuak emango dituzte. Tailer biak Setem-ek antolatu ditu. Gobernuz kanpoko hamar erakunderen artean sortutako federazioa da Setem. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!