Saneamendu eta garbiketa kezkak hizpide Arrazolan

Anboto 2012ko aza. 16a, 08:42

Joan zen zapatuan auzo batzarretako lehenengoa egin zuten Arrazolan. Guztira 27 arrazolatar batu ziren udalak egindako deialdian. \"Ez genuen hainbeste jende batzerik espero eta oso pozik gaude\", adierazi du Rosa Elizburu alkateak

Joan zen zapatuan auzo batzarretako lehenengoa egin zuten Arrazolan. Guztira 27 arrazolatar batu ziren udalak egindako deialdian. “Ez genuen hainbeste jende batzerik espero eta oso pozik gaude”, adierazi du Rosa Elizburu alkateak.

 

Batzarrean bertatik bertara ezagutu zituzten arrazolatarren kezkak. Saneamenduko hoditeria nagusitik urrun daudenez, bertara loturarik ez duten baserrietako bizilagunek lotura horiek egiteko premia adierazi zuten. Sare orokorrera noiz batu zitezkeen eta bitarteen arazoari zer irtenbide eman zitekeen galdetu zuten. Garbiketaren inguruko premia batzuk ere azaldu zituzten.

 

Bigarren batzarra Axpen izango da bihar, 10:00etan. Apatako hiru batzarrak datorren martitzen, eguazten eta eguenean egingo dituzte, 18:30ean, eskola berrian. Elizburu alkatearen esanetan, batzarrak amaitu ostean bigarren batzar erronda bat egingo dute, jasotako premiei zer erantzun eman diezaieketen jakinarazi eta lehentasunak markatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!