Maurtua presoari laguntzeko pilota partiduak antolatu dituzte

Anboto 2012ko aza. 13a, 08:38

Urtebeterako egunkaria ordaindu gura diote batzen duten diruagaz

Urtebeterako egunkaria ordaindu gura diote batzen duten diruagaz.

 

Aitzol Maurtua presoari urtebeterako egunkaria ordaintzeko adina diru batu gura du Herrira Mugimenduak azaroaren 16an antolatuko dituzten pilota partiduekin. Orain arte bertso afariak-eta antolatu izan dituzte, baina aurten ekimen berri batekin probatzea erabaki dute.

 

Pilota partiduak azaroaren 16an, 20:00etan, hasiko dira. Binakako pilota partidu bi prestatu dituzte herriko jende ezagunekin. Atarikoan, Txutxu eta Porron, Urresti eta Belokiren aurka ibiliko dira. Partidu nagusian, berriz, Karkun I.ak eta Alemanak, Karkun II.aren eta Oke II.aren aurka jokatuko dute. Beraz, Karkun osaba-ilobak aurreko koadroetan nor baino norrago ikusteko aukera egongo da. Sarrera doakoa da eta kinielen bidez aterako dute dirua. Ondoren, herri afaria egingo dute Goi de Goi elkartean. Afaritarako txartelak herriko tabernatan eros i ahal dira 12 euroan.

 

Aitzol Maurtua Huelvako kartzelan dago. 22 urteko kondena du eta 10 urte daramatza preso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!