Arrazolan hasiko dute auzo batzarren erronda azaroaren 10ean

Anboto 2012ko aza. 5a, 08:12
Guztira bost batzar egingo dituzte azaroan zehar eta udal aurrekontuetarako iritziak jasoko dituzte

Guztira bost batzar egingo dituzte azaroan zehar eta udal aurrekontuetarako iritziak jasoko dituzte.

 

Auzoetako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko bost auzo batzar egingo ditu udalak azaroan zehar. Auzotarren premiak eta kezkak entzuteaz batera, udalaren aurrekontuen gaineko xehetasunak azaldu eta horren gaineko herritarren iritziak jasoko dituzte, aurrekontuak modu parte-hartzailearen osatzeko asmoz.

 

Batzarretako lehenengoa azaroaren 10ean, 10:00etan, egingo dute Arrazolako ludotekan. Bigarrena azaroaren 17an, 10:00etan, izango da Axpen. 

 

Gainerako hiru batzarrak Apatan egingo dira hilaren 20an, 21ean eta 22an. Hiru batzarrak 18:30ean hasiko dira, baina oraindik ez dute erabaki non egin.

 

Apatako herritarrak zonaldeka deituko dituzte.  Azaroaren 20rako Hirubide, Markoida eta inguru hartako baserrietako biztanleak daude deitua. Hilaren 21ean, errepidetik Ziarreta alderanzko etxeetan bizi direnekin egingo dute batzarra. Azkenik, hilaren 22an errepidetik udaletxera aldera bizi direnak batuko dira.

 

Arrazolako eta Axpeko batzarretan Amankomunazgoak zabor ontziak zelan berrantolatu gura dituen ere azalduko dute. Dena dela, azaroaren 27an Arrazolan eta 28an Axpen (18:30ean), beste batzar bana egingo dute Amankomunazgoko ordezkariekin eta orduanemango dituzte xehetasun guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!