Kudeaketa iraunkorraren gaineko parte hartze foroa egingo dute

Anboto 2012ko urr. 18a, 10:09

Gaur, 19:00etan, Tokiko Agenda 21aren barruko parte hartze foroa egingo dute Atxondoko udaletxean.

Gaur, 19:00etan, Tokiko Agenda 21aren barruko parte hartze foroa egingo dute Atxondoko udaletxean.


Deialdi berri horren helburua 2012an kudeaketa iraunkorraren esparruan udalerrian burutzen ari diren ekintza eta proiektuen berri ematea da.


Gaurko batzarra atal bitan banatuko dute. Alde batetik, iazko azken foroan jasotako herri-proposamenei erantzuna emango die udalak, eta aldi berean, aurtengo ekitaldian garatzen ari diren ekintza iraunkorrak azalduko ditu. Bestetik, batzarraren bigarren atalean, aldez aurretik aurkeztutako ekintzen inguruan ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek, hala nola udalerriko iraunkortasuna hobetu dezaketen ideia berriak proposatzeko.


Hurrengo urteetan gauzatuko diren ekintza iraunkorren zerrenda Atxondoko Tokiko Ekintza Planean bilduta dago eta dokumentu hori denen eskura dago udaletxean.
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!