Bizilagunen bat erroldatuta duten etxebizitzetan ez dute %50eko hobaria aplikatu.
Hainbat herritar udaletxera kexaka joan ondoren konturatu dira udal ordezkariak Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) kobratzerakoan akats bat egin dutela. Iazko urriko udalbatzarrean, aho batez, OHZ orokorra bikoiztea onartu zuten, bizilagunak erroldatuta dituzten etxebizitzei %50eko hobaria aplikatuz. Horrela, hobari horren bidez, azken kasu horietakoei tasa zegoenean geratzen zitzaien, igoera barik. Neurri horrekin hutsik dauden etxebizitzak penalizatu nahi zituzten, jabeek errentan ipini edo saldu ditzaten bultzatzeko.
Iaz onartutako aldaketa aplikatzerakoan, ordea, konturatu barik herritar guztiei aplikatu diete %100eko igoera. Ondorioz, udalak aurtengo OHZn kobratutakoaren %50a bueltatuko die herritarrei, etxe horietan norbait erroldatuta dagoela konprobatu ondoren. Dirua itzultzeko modurik aproposena bilatzen ari dira.