Auzo batzarren bidez premiak bertatik bertara jakingo dituzte

Anboto 2012ko urr. 13a, 08:40

Herritarren beharrizanak bertatik bertara ezagutzeko, udalak bost auzo batzar egingo ditu azaroan. Arrazolan eta Axpen bana egingo dituzte eta Apatan hiru, deialdiak zonaldeka banatuta

Herritarren beharrizanak bertatik bertara ezagutzeko, udalak bost auzo batzar egingo ditu azaroan. Arrazolan eta Axpen bana egingo dituzte eta Apatan hiru, deialdiak zonaldeka banatuta.

 

Auzotarren premiak eta kezkak lehenengo pertsonan jasotzeaz gainera, udalaren aurrekontuak zelan osatzen diren azaltzeko ere erabiliko dituzte batzarrak: zeintzuk diren sarrerak, zeintzuk  gastu finkoak… Udalak inbertsioetarako zelako  tartea duen azalduko dute. Horrela, aurtengo aurrekontuak prozesu parte-hartzailearen bidez osatu gura dituzte.

 

Horrez gainera, Amankomunazgoak hiri hondakinen ontziak birkokatzeko egindako  proposamena ere azalduko dute. Ostean, beste batzar bitan, azaroaren 27an Arrazolan eta 28an Axpen, xehetasun guztiak emango dituzte Amankomunazgoko teknikariekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!