Munduko kultura anitzen erakustoki izango da Apata

Anboto 2012ko urr. 7a, 08:32

Ahalik eta kultura gehienetako materiala biltzen ari dira kulturarteko jaialdiaren II. ediziorako

Ahalik eta kultura gehienetako materiala biltzen ari dira kulturarteko jaialdiaren II. ediziorako.

 

Urriaren 27an, kulturarteko jaialdiaren bigarren aldia egingo dute. Aurten ere munduko kultura anitzen bilgune bihurtuko da Apata eta kultura horiek ezagutara emateko ekintza sorta prestatzen ari dira hainbat herritarren ekimenez.

 

Esaterako, aurten munduko kulturen gaineko erakusketa egin gura dute. Horretarako ahalik kultura gehienetako erakusgarri izango den materiala batzen ari dira: arropak, osagarriak, sukaldatzeko tresnak, musika instrumentuak… Antolatzaileek erakusketa osatzen laguntzeko deia egin dute. Eguenero, 18:00etan, batzarrak egiten dituzte udaletxeko pleno aretoan eta orduan jaso ahal dute materiala.

 

Iaz legez, dantzak, musika eta janaria ere jaialdiko protagonista izango dira. Durangoko senegaldar talde bat ariko da batukada soinuak zabaltzen, eta baita Soraluzeko talde bat erePortugalgo fadoak kantatzen.
Horrez gainera, denen artean mandala bat egin gura dute, gero herrian erakusteko. Mandala irudi konplexuekin osatutako irudikapen sinbolikoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!