Memoria lantzeko ikastaroa hasiko dute eguenean

Anboto 2012ko urr. 2a, 08:30

Atxondoko Lamiak elkarteak antolatu du

Atxondoko Lamiak elkarteak antolatu du.

 

Atxondoko Lamiak emakumeen elkarteak memoria lantzeko eta askotariko izaerak eta nortasunak hobeto ulertzeko ikastaroa abiatuko du eguenean.

Ikastaroa apirilera arte izango da, eguenero, 16:00etatik 18:00etara, udaletxeko udalbatzar aretoan. Izen-ematea Regina okindegian egin daiteke. Ikastaroa, emakume zein gizon, atxondar denei zuzenduta dagoela adierazi dute Lamiak elkarteko ordezkariek.  Ikastaroa gai bitan banatuta dago. Batean, memoria hobetzeko teknikak eta trikimailuak erakutsiko dituzte. Bestean, nork bere burua hobeto ezagutzen eta besteen nortasuna ulertzen ikasteko teknikak landuko dituzte.

 

Bestalde, urriaren 19tik aurrera, film emanaldiekin hasiko dira berriro. Betiko lez, hileko hirugarren barikuetan izango dira, 18:30ean, udaletxean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!