Lehengo eskola jantokira tokialdatuko dute ludoteka

Anboto 2012ko ira. 21a, 10:01

Materiala eroateko herritarren laguntza eskatu dute; zapatuan, 10:00etan ipini dute hitzordua

Materiala eroateko herritarren laguntza eskatu dute; zapatuan, 10:00etan ipini dute hitzordua.

 

Marixurrike aisialdi taldeak kudeatzen duen ludoteka tokiz aldatuko dute. Uztailera arte eskolako jantokia izan den eraikinean izango du kokaleku berria.

 

Ludoteka orain arte zegoen tokian  alokairua ordaindu behar zuen udalak eta oraingo leku berria udalarena denez, ez dute ezer ordaindu beharko. Material osoa toki berrira eroateko (mahaiak, aulkiak…), herritarren laguntza eskatu dute. Zapatuan, 10:00etan, ipini dute hitzordua laguntzeko prest daudenentzat. Ludoteka urriaren bigarren hamabostaldia hasi baino lehen zabaltzea itxaroten dute.

 

Era berean, Marixurrikek lan poltsa bat sortuko du; udaletxean utzi ahal da curriculuma, edo
aisialdi taldearen e-mailera bidali: marixurrike@gmail.com. Irailaren 28ra artekoa da curriculumak aurkezteko epea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!