Atxondoko igerilekuko tabernak rock kontzertu bi antolatu ditu gaurko, 22:30erako, igerilekuan egokitutako karpan: Mañariko Trastorno eta Durangoko BEK (Beti Etxetik Kanpora) taldeek joko dute zuzenean. Sarrera doakoa izango da.
Tabernako kideek hainbat kontzertu eta ekimen prestatu dituzte uda osoan zehar: bideo emanaldiak, erromeriak, kontzertu akustikoak… Baina gaurkoa izango da lehenengo rock kontzertua. Orain arte antolatutako ekitaldietan giro ona sortu dela diote tabernako arduradunek, eta pozik daude erantzunagaz.