EAJk dio alkatea liberatzea "arduragabeki" jokatzea dela

Anboto 2012ko uzt. 17a, 15:49
Atxondoko jeltzaleen esanetan, \"udalak duen 900.000 euroko zorragaz, alkateak lanaldi erdira Juanjo Nora alkateordeak lanaldi osora baino zertxobait gutxiago kobratuko du eta, gainera, bere gaur eguneko lana mantenduta\"

Atxondoko jeltzaleen esanetan, “udalak duen 900.000 euroko zorragaz, alkateak lanaldi erdira Juanjo Nora alkateordeak lanaldi osora baino zertxobait gutxiago kobratuko du eta, gainera, bere gaur eguneko lana mantenduta”.


EAJk ez du beharrezko ikusten alkatearen lanaldi erdiko liberazioa. Atzo udalbatzarrean onartu zuten neurri hori Bilduren aldeko botoekin eta EAJko zinegotzi biren abstentzioagaz eta baten aldeko botoagaz. Rosa Elizburuk 27.500 euro gordin jasoko ditu urtean.


Udalak 900.000 euroko zorra duela diote jeltzaleek eta alkatearen soldata handiegia dela iruditzen zaie. Juanjo Nora alkateordea lanaldi osoan liberatuta egon denean 35.000 euro kobratu dituela gogoratu dute, 7.500 euro gehiago, eta aurreko legegintzaldiko David Cobos alkate ohiaren soldata ere aipatu dute. Cobosek urteko 22.500 euro irabazten zituen lanaldi erdiagatik: “Udala aurreko legegintzaldian baino txartoago dagoenean, ez zaigu arrazoizkoa iruditzen funtzio berberak egitearren 5.000 euro gehiago irabaztea”, adierazi du Gorka Garate Atxondoko EAJko lehendakariak idatzi batean. Neurri hori “arduragabeki jokatzea” dela kritikatu du EAJk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!