Rosa Elizburu alkatea lanaldi erdirako liberatu dute

Anboto 2012ko uzt. 17a, 09:11
Lan baldintzak aldatu zaizkio eta udalean lanaldi erdiari aurre egiteko moduan dago. Irailetik aurrera hasiko da. Bitartean Juanjo Nora alkateordeak jarraituko du liberatuta.

Lan baldintzak aldatu zaizkio eta udalean lanaldi erdiari aurre egiteko moduan dago. Irailetik aurrera hasiko da. Bitartean Juanjo Nora alkateordeak jarraituko du liberatuta.

\"\"
Rosa Elizburu Atxondoko alkatea irakaslea da. Haur hezkuntzan lanbide heziketako goi-zikloko klaseak ematen ditu. Klaserik gehienak bere eta beste irakasle baten artean ematen zituzten. Beste irakasleak eszedentzia eskatu zuenean, Elizburuk ezin izan zuen udalerako liberatu. Ondorioz, Juanjo Nora alkateordea liberatu zuten. Orain, beste irakasle bat etorri da eta libreago dabilela dio. Ondorioz, irailetik aurrera lanaldi erdirako liberatzea adostu zuen atzo udalbatzarrak. EAJk bi zinegotzi bik aldeko botoa eman zuten eta bat abstenitu egin zen.


Astean 20 ordurako liberatu dute Elizburu eta honela banatuko ditu udaleko lanorduak: astelehenetan eta barikuetan zortzi orduz egongo da eta eguaztenetan lau orduz (11:30etik 15:30era). Lanaldi erdiagatik 27.500 euro gordin jasoko ditu.


Rosa Elizburuk esker ona adierazi zuen Juanjo Norak orain arte egin duen lanarekiko: “Sasoi gogorra egokitu zaio. Aurreko legegintzalditik zintzilik zeuden proiektuei jarraipena eman die, legegintzaldi hasierari aurre egin dio… egin duen lanagatik eskerrak eman nahi dizkiogu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!