Barraskiko etxebizitzen proiektua berriro martxan dago

Anboto 2012ko uzt. 17a, 08:54

Norvisa promotoreak eta udalak akordioa lotu dute. Norvisak zorren zati bat ordaindu eta udalak urbanizazio lanak amaitzeko baimena eman dio, proiektua desblokeatuz.

Norvisa promotoreak eta udalak akordioa lotu dute. Norvisak zorren zati bat ordaindu eta udalak urbanizazio lanak amaitzeko baimena eman dio, proiektua desblokeatuz.

 

\"\"


Barraskiko etxebizitzen proiektua martxan dago berriro. Udalak 2010ean geldiarazi zituen Norvisa promotoreak 305.000 euro zor zizkiolako. Norvisak abal-emailea aurkitu du eta udalagaz zorrak kitatzeko egutegia adostu du.


Norvisak hiru alditan egingo du zorren kitatzea. Joan zen barikuan ordaindu zion lehenengo aldia: 120.000 euro. Lehenengo ordainketa egindakoan udalak egoera desblokeatuko zuela adostu zuten. Beraz, udalak dagoeneko ia eginda dagoen etxebizitza blokearen urbanizazio lanak amaitzeko baimena emango dio, proiektua desblokeatuz.


Urbanizazio lanak zein etxebizitza blokea amaitzen dituztenean bigarren ordainketa egin beharko du Norvisak. Orduan, udalak bizigarritasun baimenak emango ditu. Bigarren ordainketa egin eta sei hilabeteren barruan egin beharko du hirugarren ordainketa. Orduan, Apatako ingurune hartarako pentsatuta dagoen proiektu osoa gauzatu ahalko du.


Udalaren likidezia hobetu da


Norvisaren aldetik jasoko duen diruagaz udalaren likidezia hobetuko dela adierazi zuen atzoko udalbatzarrean Rosa Elizburu alkateak. Horrela, udalak dituen zorrak ordaintzeari ekingo diote: “Zor handienekin hasiko gara, esaterako, Amankomunazgoagaz ditugun zorrekin. Hornitzaile txikiekin nahiko eguneratuta gabiltza. Urtarriletik honako zorrak ordaintzen ari gara”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!