Musika, dantza eta paella txapelketa Santiago jaietan

Anboto 2012ko uzt. 17a, 09:19

Uztailaren 20an hasita, Santiago jaiak ospatuko dituzte izen bereko auzoan dagoen ermita inguruan. Barikuan, iluntzean txopoa jasoko dute, eta berakatz zopa banatu

Uztailaren 20an hasita, Santiago jaiak ospatuko dituzte izen bereko auzoan dagoen ermita inguruan. Barikuan, iluntzean txopoa jasoko dute, eta berakatz zopa banatu.

 

Zapatuan paella txapelketa egingo dute eguerdian, eta iluntzean erromeria eskainiko du Luhartz taldeak.

 

Domeka, dantzen eta txapelketen eguna izango da. Mezaren ostean saioa eskainiko du Andasto dantza taldeak eta, gero, briska eta mus txapelketak jokatuko dituzte. Arratsaldean, iaz lehenengoz antolatu zuten patata zuritze txapelketa errepikatuko dute. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Santiago Egunean, mozorro lehiaketa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!