Udaletxeko teilatua konpontzeko laguntza eskertu dio EAJk Aldundiari

Anboto 2012ko uzt. 3a, 08:41

Udaletxeko teilatua konpontzeko 28.000 euroko diru-laguntza eman dio Udalari Bizkaiko Foru Aldundiak. Ezusteko kasuetarako duen programaren bitartez bideratu du laguntza hori. EAJk ohar baten argitu duenez, teila berriak jartzeko 30.000 euroko aurrekontua izan du Udalak

Udaletxeko teilatua konpontzeko 28.000 euroko diru-laguntza eman dio Udalari Bizkaiko Foru Aldundiak. Ezusteko kasuetarako duen programaren bitartez bideratu du laguntza hori. EAJk ohar baten argitu duenez, teila berriak jartzeko 30.000 euroko aurrekontua izan du Udalak.

 

Laguntza hori eskartu dio EAJk Bizkaiko Foru Aldundiari. Azaldu dutenez, udaletxeak hilabeteak eraman ditu itogin eta hezetasunekin, teilatuaren egoera txarraren eraginez. Ur filtrazioek osoko bilkura aretoa ere kaltetu dutela nabarmendu dute.

 

Udaletxe azpiko aterpea erabili ezin dutelako herritarren hainbat kexa jaso dituztela ere adierazi dute jeltzaleek: "Herriko aterpe bakarra da eta teilatua konpontzeko jarri duten egituraren eraginez ezin daiteke erebaili. Lanak albait arinen amaitzea espero dugu eta aterpea epe laburrean erabili ahal izatea." Esan dutenez, Bilduk kudeatzen duen udalaren "egoera latza" ezagututa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarik gabe "ia ezinezkoa" litzateke teilatua konpontzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!