San Joan jaiak ospatzen ari dira Axpen

Anboto 2012ko eka. 22a, 15:38

Zapatu gauean sua piztuko dute. Otxandategi Koralak jaialdia eskainiko du eta ondoren erromeria dago Luhartz taldeagaz.

Zapatu gauean sua piztuko dute. Otxandategi Koralak jaialdia eskainiko du eta ondoren erromeria dago Luhartz taldeagaz.

Domeka umeen eguna izango da. Goizean zehar esku pilota partiduak eta Andasto dantza taldearen erakustaldia daude. Arratsaldean Zirika Zirkus-ek gaztetxoentzako antzezlana eskainiko du.

 

EKAINAK 22, BARIKUA


16:00etan: Briska txapelketa
18:00etan: Esku pilota partiduak
                   - Benjaminak: Atxondo-Lekeitio
                   - Kimuak B: Atxondo-Usansola
                   - Kimuak A: Atxondo-Portugalete
                   - Haur-kategoria: Portugalete-Sestao
                   - Kadeteak: Atxondo-Zaldibar
                   - Kadeteak: Berriz-Markina

22:30ean: Erromeria

 

EKAINAK 23, ZAPATUA


Eguerdian:
Apatako medi martxaren hasiera
17:00etan: Mus txapelketaren hasiera
Arratsaldean zehar: Makailaua pil-pilean eta tortilla txapelketa. Aurzkezpen ordua: 21:00etan. Ondoren herri afaria.
22:00etan: San Joan sua
22:30ean: Otxandategi korala
Ondoren: Luhartz taldeagaz erromeria

 

EKAINAK 24, DOMEKA (UMEEN EGUNA)


11:00etan: Eskupilota partiduak
                  - Benjaminak: Zornotza-Elorrio
                  - Kimuak B: Abadiño-Lea Ibarra
11:30ean: Meza nagusia
13:00etan: Mus txapelketaren amaiera
13:00etan: Esku pilota partiduak:
                  - Kimuak A: Orozko-Lea Ibarra
                  - Haur kategoria: Atxondo-Durango
18:00etan: Zirika Zirkus- taldearen antzezlana. Ondoren, txokolatada.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!