Eguaztenean, 20:00etan izango da udaletxean.
Batzar irekia deitu du udalak datorren eguaztenerako, 19:00etan, udalbatzar aretoan. Bertan, informazioa emango dute etxebizitza berriak kooperatiba baten bidez eraikitzeko eta kudeatzeko ereduari buruz.
Izan ere, udalak Apatan zortzi etxebizitza egiteko proiektu bat dauka, baina gaur egun ez dago gastu horri aurre egin eta proiektua gauzatzerik. Horregatik, kooperatibaren eredua proposatu dute, Danimarkan oso zabalduta dagoen Andel eredua.
Horrela, udalak lur zatia utzita, kooperatiba arduratuko litzateke proiektua egin eta etxebizitzak kudeatzeaz. Udal ordezkariek ez dute argitu etxebizitza berri horietarako lur zatiak zeintzuk diren.