Arabako Osaeta herrira joango dira astebetez.
Marixurrikeren udalekuetan parte hartzeko 40 gaztetxok eman dute izena; 3-6 urte arteko hogei ume eta beste horrenbeste gazte, 7-11 urte artekoak.
Udalekuak uztailaren 2tik 27ra izango dira eta apurka-apurka egitaraua lotzen ari dira. Esaterako, udalekuetako azkenengo astean Arabako Osaeta herrian dagoen aterpetxera joango dira 7-11 urte artekoekin. Iurretako Kimuak taldeak ere hantxe egingo ditu udalekuak eta euren ekimenetan parte hartuko dute Atxondoko gaztetxoek.
Horrez gainera, Atxondon hainbat irteera egingo dituzte, hondartzara nahiz mendira. Aurtengo gaia Naturarekin bat! denez, eskulanak birziklatutako materialagaz egingo dituzte.