Atxondo eta beste hainbat udaletako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilboko BBKaren egoitzaren aurrean.
BBK bankuak hainbat herritako bulegoetan eskaintzen duen zerbitzua murriztu egin du. Esaterako, Atxondon astelehenetan itxi egin dute bulegoa; hirutan beharrean asten birritan zabaltzen dute orain. Horregatik hainbat herritako udal ordezkariak batu eta prentsaurrekoa eskaini zuten martitzenean Bilbon, BBKren egoitza nagusiaren aurrean. Atxondoz gainera, EA, Elantxobe, Busturia eta Aulestiko ordezkariek batu ziren. Berriatua eta Ibarrangeluko udaletako ordezkariek ezin izan zuten joan baina bat egin dute eskakizunekin.
Murrizketak bertan behera uzteko dioen idatzia irakurri ondoren BBKko bezeroen harretarako zerbitzuan
utzi zuten. Juanjo Nora Atxondoko alkateordearen esanetan, "zerbitzua murrizteko erabakia unilaterala izan zen eta Udalek ezin izan genuen horren aurrean ezer egin". Murrizketak arrazoitzeko kudeaketa asko internet bidez egin daitezkeela esan zuten edo kutxazain automatikoetan. Ondoko herriren bateko bulegora joatea ere posible zela azaldu zuten BBKko ordezkariek. Baina protesta egin duten udal ordezkarien ustez "bada jendea internetik ez duena edo zelan erabiltzen den ez dakiena; baita beste herriren batera joateko mugikortasun arazoak dituena ere".