Ekoizpenaren %20 erre du suteak Cemosa enpresan

Anboto 2012ko maiatzaren 24a

Asteburuetan errekuperatu gura dute erretakoa

Asteburuetan errekuperatu gura dute erretakoa.

 

Zapatuan Cemosa enpresak dituen bost almazenetako bat erre zuen sute batek. Gutxi gorabehera produkzio osoaren %20 erre zela kalkulatu dute enpresako ordezkariek. Galdutako ekoizpena datozen asteburuetan errekuperatu gura dute: “Zazpi makina ditugu eta normalean 4-5 egoten dira martxan asteburuetan. Datozenetan denak egongo dira”.

 

Bestalde, oraindik ez dute aurkitu sua zerk eragin zuen. Cemosak 190 langile ditu eta elikagaientzako edukiontziak egiten ditu paper birziklatuagaz.  .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!