Ez da zauriturik egon baina kalte material handiak eduki ditu Cemosa enpresak. Zapatuan, arratsaldeko 19:30ean hasi zen sua oraindik argitu bako arrazoiengatik, eta gau osoan beharrean ibili eta gero suhiltzaileek sua kontrolatzea lortu dute.
Elikagaientzako kartoizko kaxak egiten dituen Cemosa enpresaren biltegi handienean piztu da sua. Iluntzean piztu arren, goizaldeko lehen orduan, 01:00a inguruan, sua berpiztu egin da, eta horregatik, badaezpada alboko etxea hustu arazi dute ertzainek.
Gau osoan lan egin eta gero, suhiltzaileek sua amatatzea lortu dute, baina jakin eragin dutenez, bertan egon beharko dira hainbat egunetan berriro sua piztu ez dadin zaintzeko.
Erre den biltegia Cemosaren handiena da eta bertan, arraultzetarako kaxen 4.000 palet inguru egon dira.