Artia industriaguneko enpresa batean indarrez lapurretan egitea leporatuta hiru emakume eta gizonezko bat atxilotu zituzten barikuan. Lapurrek ustez 15.000 euroko balioa duten materiala eraman gura zuten.
11:00k inguruan enpresako langileek lapurretaren berri eman zioten Ertzaintzari. Ustezko lapurrak Renault Scenic baten irten zirela enpresatik jakinarazi zieten, baita kotxearen matrikula ere. Informazio honekin Ertzaintzak hainbat patruila mobilizatu zituen. Patruila batek kotxea N-634 errepidean Durangora bidean ikusi zuela adierazi zuen.
Autoa Atxondoko enpresara eraman zuten, eta bertan zeramaten materiala beraiena zela baieztatu zuten. Ertzaintzak 31 eta 44 urte arteko hiru emakume eta gizonezko bat atxilotu zituen lapurreta egoktzita.