Euskal Jaia ospatuko dute domekan

Anboto 2012ko apirilaren 19a

Herritik zehar kalejira egin ondoren, alardea erakutsiko dute Ziarreta auzoan.

Herritik zehar kalejira egin ondoren, alardea erakutsiko dute Ziarreta auzoan.


Andasto dantza taldeak antolatu du ekimena. Domekan, 12:00etan, egingo dute herritik zeharreko kalejira. Arratsaldean, 17:00 inguruan, Ziarreta auzoan batuko dira alarderako. Atxondokoa ez den dantzariren bat bazkaritara etxean hartu nahi duenak ostiralean du hori jakinarazteko aukera. Ostiralean, 19:30etik 20:30era, dantza taldeko ordezkariak Apatako pilotalekuan egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!