Herrira, \'preso eta iheslariak etxera ekarriko dituen\' ekimena, aurkeztuko dute apirilaren 20an, Apatako eskolako berriko aretoan. Hitzordua 20:30ean jarri du Atxondoko Herrira bilguneak aurkezpena egiteko.
Herri mugimendu horrek preso eta iheslariak "etxeratzea ahalbideratzea" du helburu eta horretarako Atxondoko herritar eta elkarteekin lan egin gura dute: "Guztion ahalegina behar dugu, bakoitzak bere mailan. Guztiak etxean iza arteko lanean guztiok daukagu zeregina".