Zuzendaritza kide berriak aukeratuko dituzte

Anboto 2012ko api. 1a, 08:24

Anbotoko Dama elkarteak urteko batzarra egingo du apirilean

Anbotoko Dama elkarteak urteko batzarra egingo du apirilean.

 

Anbotoko Dama jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorrarerako deialdia egin du apirilaren 29rako. Domeka goizean izango da, eta Arrazolako parrokian  mezan batuko dira lehenengo eta batzar orokorra egingo dute ostean, 13:00 inguruan. Autobus zerbitzua ipiniko dute Apatatik (12:00etan) eta Axpetik (12:10ean).

 

Batzar orokorrean zuzendaritza batzordeko kide berri batzuk aukeratuko dituzte. Horrez gainera, aurtengo urterako ekintzen programa eta aurrekontuak eztabaidatuko dituzte.

 

Batzarraren ostean, Bolibarko Irurok jatetxean bazkalduko dute. Bazkaritara joan gura duenak jubilatuen etxean bertan eman ahal du izena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!