Segurtasun falta salatu du ELAk Larretxeko istripuan

Anboto 2012ko mar. 16a, 10:30

Astelehenean 44 urteko iurretar bati besoa harrapatu zion inprimatze makina batek Artia industrigunean dagoen Estampaciones Larretxe S.L. enpresan. Helikopteroz eraman zuten Donostiako ospitalera eta han ebakuntza egin zioten

Astelehenean 44 urteko iurretar bati besoa harrapatu zion inprimatze makina batek Artia industrigunean dagoen Estampaciones Larretxe S.L. enpresan. Helikopteroz eraman zuten Donostiako ospitalera eta han ebakuntza egin zioten.

 

Sei langileko enpresak ELAko ordezkari bakarra du komitean. ELAko kide Uribarri Irigorasek segurtasun falta salatu du. “Makinak egokituta du norbait barrura sartuz gero mugimendua detektatzeko sistema, makina automatikoki geldiarazteko funtzioa duena, baina ez zen aktibatu edo sistema ez da nahikoa eta ez zuen behar bezala funtzionatu barrura sartu zenean”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!