Langile bat zauritua inprimatze-makina batek harrapatuta, Artian

Anboto 2012ko mar. 13a, 12:10
Inprimatze makina batek harrapatuta larri zauritu da gaur goizean langile bat lan istripu batean, Artia industrigunean dagoen Estampaciones Larretxe S.L. enpresan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi du gertaera 08:22ean izan dela

Inprimatze makina batek harrapatuta larri zauritu da gaur goizean langile bat lan istripu batean, Artia industrigunean dagoen Estampaciones Larretxe S.L. enpresan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi du gertaera 08:22ean izan dela.

 

Donostiako ospitalera eroan dute langilea helikopteroan. ELA sindikatuko Durangaldeko arduraduna den Uribarri Irigorasek azaldu duenez, besoa harrapatuta geratu zaio inprimatze makinan. Dirudienez, "langilea pieza bat hartzera hurreratu eta hautematze zedulak huts egin du". Ertzaintzak produkzioa gelditu du eta Osalaneko teknikariak ere bertaratu dira txostena egitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!