Aiako Harrietara eta sagardotegi batera egunpasa joateko gonbita

Anboto 2012ko mar. 3a, 08:14

Asuntze mendi taldeak Aiako Harrietara eta sagardotegira irteera antolatu du martxoaren 10rako. Egunpasa horretarako izena emateko azken eguna domeka hau da; 50 euro izango da egunpasa

Asuntze mendi taldeak  Aiako Harrietara eta sagardotegira irteera antolatu du martxoaren 10rako. Egunpasa horretarako izena emateko azken eguna domeka hau da; 50 euro izango da egunpasa.

 

Goizeko 08:30ean irtengo dute Apatako plazatik. Mendi irteera 10:00etan hasiko dute, eta ordu bi inguruko iraupena izango du. Aiako Harriak deritzana Gipuzkoako mendirik zaharrena da, Aiako Harriak natura parkearen barruan kokatuta.Bazkalorduan sagardotegira joango dir; 19:00 dute itzultzeko ordua.

 

Gaztetxetik irteera

Atxondoko Gazte Asanbladak ere beste irteera bat antolatu du sagardotegirako, eta kasu honetan gaur amaitzen da izena emateko epea; Gaztetxean edo Arrano Bentamotz elkartean egindaiteke.  Martxoaren 24an joango dira; autobusa goizean irten eta gauez itzuliko da. Ordutegiak eta diru kontuak izena ematen dutenekin zehaztuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!