Ikastetxeko obra zibila Aste Santurako prest

Anboto 2012ko ots. 12a, 08:15

Asteon eraikin berriari gas hoditeria ipini diote

Asteon eraikin berriari gas hoditeria ipini diote.

 

Epearen barruan doaz Lehen Heziketa Ikastetxeko eraikin berriari dagozkion lanak. Ikastetxeko arduradunek adierazi dutenez, hiru solairuko eraikinaren “obra zibila Aste Santurako amaituko dutela esan dute langileek; modu horretara udan altzairuen lekualdatzea egingo genuke, irailean ikasturteari gune berrian ekiteko”.

 

Eraikin berriko gelen banaketa honako hau izango da. Beheko solairuan bulegoak, lau gela, gimnasioa eta jantokia egongo dira; bigarrena irakasle zein ikasleen gelak prestatzeko erabiliko dute; hirugarrenean 5. eta 6. mailako ikasleentzako gelak, informatika- eta musika-gelak eta liburutegia; baliteke liburutegian  ingeleserako gela bat egite ere.

 

Bitartean, asteon, fatxadako lanak amaitu dituzte eta gas hoditeria ipini dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!