Desfibrilagailu bat eskuragarri dago udaletxean

Anboto 2012ko urt. 20a, 08:32

Desfibrilagailuak ekoizten dituen enpresa batek proba pilotu baten parte izateko eskaintza egin dio Atxondoko Udalari

Desfibrilagailuak ekoizten dituen enpresa batek proba pilotu baten parte izateko eskaintza egin dio Atxondoko Udalari.

 

Udalak eskaintza onartudu,  eta ,adostutako akordioaren bidez, datozen bost urteetan desfibrilagailu bat egongo da udaletxean. Laster, datorren hilean zehar segurutik, aparatu mediku hori zelan erabili ikasteko ikastaroa abiatuko dute. Zierbena eta Munitibar dira proiektu pilotu horretan parte hartuko duten beste herri batzuk.

Desfibrilagailuak GPS sistema du, kokapena jakinarazteko, eta larrialdi zerbitzuekin telefono bidez hartu-emanetan ipintzea ahalbidetzen du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!