Udal batzordeekiko Bilduk daroan jarrera salatu du EAJk

Anboto 2011ko abe. 19a, 12:35

Gobernu Taldeak udal batzordeen inguruan mantentzen duen jarrera salatu du EAJk. Diotenez, \'zinegotzien finantzaketa\' da helburu bakarra, eta zinegotzi bat lanaldi osoan liberatuta \'muga guztiak gainditu\' direla uste dute. Gaurko plenoan mozioa aurkeztuko du EAJk.

Gobernu Taldeak udal batzordeen inguruan mantentzen duen jarrera salatu du EAJk. Diotenez, "zinegotzien finantzaketa" da helburu bakarra, eta zinegotzi bat lanaldi osoan liberatuta "muga guztiak gainditu" direla uste dute. Gaurko plenoan mozioa aurkeztuko du EAJk.

 

Jeltzaleek nabarmendu dutenez, "horiek dira Bilduren kon traesanak: gauza bat esan eta kontrakoa egin". Atxondoko EAJk gaurko plenoan aurkeztuko duen mozioan,  "egoera ekonomiko larria eta gure udalaren are eta egoera larriagoa dela kontutan hartuta", Hirigintza eta Lanak, eta, Ingurumena batzordeak bat egitea proposatuko dute. "Jarduera biak herrialdera lotuta daudelako eta tenegabe gurutzatzen direlako".

 

Gaineratu dutenez, "Hiri Antolamendurako Plan Nagusi berrian ingurumenak garrantzi handia du, eta Atxondo hurrengo urteotan izango duen eraginik handiena, hau da, AHT, batzorde biotako gai nagusia izango da". Ildo horretan, batzordeak bateratzea "udal aurrekonturako ondo datorrela" deritzo EAJk: "Baita gure auzolagunen poltsikoetarako ere; izan ere, udala ere krisialdi ekonomikoaz arduratuta dagoela ikusiko dutelako". Diotenez, hori egiterik egongo da Bilduk "bere ohiko kontraesanekin jarraitzen ez baldin badu; eta, berriz esan behar dugu: gauza bat esan eta kontrakoa egiten ez badu".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!