Hirigintza Plana, Agenda 21eko foroko arduren artean

Anboto 2011ko abe. 18a, 08:00

2012rako hainbat egitasmo Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren menpe daude. Atxondoko hirigintzan egongo diren aldaketak izan dira Agenda 21eko azken foroko arduretako batzuk

2012rako hainbat egitasmo Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren menpe daude. Atxondoko hirigintzan egongo diren aldaketak izan dira Agenda 21eko azken foroko arduretako batzuk

 

Plana hile bi barru plenoan onartzekotan dira, eta zer aldaketa egin diren jakin gura izan dute herritarrek.
Industriagune berria, horrenbeste itxarondako Irubideko biribilgunea... hainbat egitasmo daude Hirigintza Planaren onarpenaren menpe.

 

Azken aldaketen artean, industriagunearen kokapena dago. Hasierako proposamenean baino sartalderago, Abadiño aldera, birkalifikatuko dituzte lurrak; errepidetik gertuago, Artiako poligonoaren parera. Aldaketagaz, “ingurugiroari eta auzokideei kalte txikiagoa” egingo zaiela adierazi dute udal arduradunek.

 

Planaren azken ikutuak egin eta bi hile barru gura dute plenora eroan. Gero Aldundiak onartu beharko du testua, eta hango zereginek zazpi bat hile iraungo dutela diote udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!