Abenduaren 13an, martitzena, egingo dute Tokiko Agenda 21eko hurrengo batzarra, herritarrek datorren urterako proposamenak eta iradokizunak egin ditzaten. 19:00etan hasiko da batzarra.
Urrian egin zuten Agenda 21eko azkeneko batzarra. Orduan ez zen astirik egon herritarrek euren iritziak eta proposamenak emateko, horregatik deitu dute batzara datorren asterako.Gogoratu dutenez, foro hauen metodologian herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da.