Gaztetxearen urteurrena dela-eta, bazkaria antolatu dute zapaturako, hainbat kultura emanaldigaz batera.
Asteburuan Atxondoko Gaztetxeak 13 urte beteko ditu, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Gazte Asanbladak. Barikuan hasiko dira ekintzak, herriko errepresaliatu politikoen omenaldiagaz, 20:15ean; gauean musika emanaldia edukiko dute.
Zapatuan bazkaritarako batuko dira. Txartelak salgai daude dagoeneko Ilargi eta Itziar tabernetan, Arrano Bentamotz elkartean eta Gaztetxean bertan; Azaroaren 30a baino lehenago eman behar da izena. Bazkalostean Las punkis también lloran antzezlana eskainiko du Detritus Teatrusek, eta arratsaldean mural bat margotuko dute, Euskararen Eguna dela-eta. Gauean kontzertuak egongo dira Zarraparra, Sarekada, Bek eta Honat erromeria taldearen eskutik.
Asteburua amaitzeko, domeka iluntzean, Euskal Herriko okupazio mugimenduaren inguruko berbaldia "25 años okupando gaztetxes en Euskal Herria" edukiko dute, 19:13an.