Abenduaren 3an, kantuan ospatuko dute Atxondon Euskararen Eguna. Eguerdiko 12:30ean Apatako plazan ipini dute hitzordua, eta euskarazko kanten liburuxkagaz eta trikitixaren laguntzagaz tabernarik taberna ibiliko dira poteoan.
Poteoa amaitzerakoan, plazan gaztaina erreak eta salda egongo dira.
Kultura Batzordean sortu dute datorren zapaturako egitaraua, eta eguerdiko poteoaz gain, 19:00etan, Gazte Asanbladak antolatuta,euskararen aldeko murala margotuko dute.
Bestalde, udalbatzan aho betez onartu dute Euskararen Egunaren aldeko mozioa.