Hartu dute kargua EAJko zinegotzi berri biek

Anboto 2011ko aza. 23a, 09:31

Gaizka Uriartek eta Enrike Garatek Jose Luis Espiau eta Migel Angel Buruagak utzitako postuak hartu dituzte.

Gaizka Uriartek eta Enrike Garatek Jose Luis Espiau eta Migel Angel Buruagak utzitako postuak hartu dituzte.

 

Pasa den irailean azaldu zuten Buruagak eta Espiauk zinegotzi kargua uztea erabaki zutela. Zinegotzi berriak izendatzeko tramitazioak amaituta, asteleheneko udalbatzan hartu zuten kargua Enrike Garate eta Gaizka Uriartek. Jose Antonio Igarzagaz batera jardungo dute EAJ ordezkatzen.

 

Astelehenean euren lehen udalbatza izan zen, beraz, eta lan batzordeetan ere laster hasiko dira lanean zinegotzi berriak. Horretarako, baina, hilabete itxaron beharko da; abenduko udalbatzerako adostu beharko dute zer lan batzordetan behar egingo duten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!