Gazte Asanbladak bloga sortu berri du

Anboto 2011ko aza. 16a, 08:24

Azaroan ipini dute martxan Interneteko ataria

Azaroan ipini dute martxan Interneteko ataria.

 

Gazte Asanbladak bere ekintzen berri emateko bloga sortu du oraintsu. Edukiz apurka-apurka betetzen hasi dira atxondokogazteasanblada.blogspot.com ataria. Azaroan ipini dute bloga martxan, eta euren ekitaldien berri emateaz gainera, kontaktatzeko aukera ere ematen dute.

 

13. urteurrena

Atxondoko Gaztetxeak 13. urteurrena ospatuko du abenduaren lehenengo asteburuan. 1998ko abenduaren 4an okupatu zuten tren geltoki zaharra, eta ordutik gehienetan azaroaren amaieran ospatu dute urteurrena, Durangoko Liburu eta Disko Azokagaz batera ez izateko. Urteurrenerako ekintzen azken prestaketetan dabiltza orain asanbladako kideak.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!