Igerilekuak apurtuta daude eta ur barik gelditu dira

Anboto 2011ko urr. 28a, 08:55

Atxondoko igerileku handia apurka-apurka ura galtzen joan da azkenaldian. Arrakala batzuk zituela uste zuten, baina azken hile honetan arazoa pentsatu baino handiagoa izan dela ikusi dute; igerilekuak zarratu eta hamar egunetara ur guztia galdu du

Atxondoko igerileku handia apurka-apurka ura galtzen joan da azkenaldian. Arrakala batzuk zituela uste zuten, baina azken hile honetan arazoa pentsatu baino handiagoa izan dela ikusi dute; igerilekuak zarratu eta hamar egunetara ur guztia galdu du.

 

Rosa Elizburu Atxondoko alkateak azaldu duenez, igerilekuak konpontzeko bide bi aztertzen dabiltza. Aukera bat azpiegitura guztia kentzea da; aberia aztertu, konpondu eta berriro igerilekuko egitura osoa jarriko lukete. Beste aukera igerilekuen gainetik plaka bat jartzea izango litzateke, eta ondoren gainetik azulejuak ipintzea. Igerilekua konpontzeak 50.000 eta 80.000 euro bitarteko kostua izango luke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!