Auzoetako foroa hizpide, besteak beste, Agenda 21eko batzarrean

Anboto 2011ko urr. 26a, 09:08

Udal arduradunek hainbat proiekturen egoeraren berri emango dute; tartean, Barraskiko obrak, errotonda eta ortu ludikoak. Gaur, urriaren 27an, 19:15ean egingo dute Agenda 21eko foroa

Udal arduradunek hainbat proiekturen egoeraren berri emango dute; tartean, Barraskiko obrak, errotonda eta ortu ludikoak. Gaur, urriaren 27an, 19:15ean egingo dute Agenda 21eko foroa.

 

Besteak beste, auzoen antolakuntza eta udalagaz duten harremana hobetzeko auzolan foroen gaia landuko dute bihar Agenda 21eko foroan. Urte bete inguru da azken aldiz foroan batzartu zirenetik, eta biharko foroan arinagoko batzarretatik hona egoeraren diagnosia egingo dute, eta herritarren proposamenak hartuko dituzte.

 

Juanjo Nora Atxondoko alkateordeak adierazi duenez, iazko proposamen nagusiak bost ziren: kontsumo baxuko argiztapena jartzea, Arrazolako etxebizitza sozialak zozketatzea, Euskal Herria kalea norabide bakarreko bihurtzea, eskolako obrak hastea eta auzolan foroak martxan ipintzea. Foro horiek ez ziren eratu, eta ikasturte berrirako eginkizunen artean posible ote den aztertuko dute Agenda 21en.

 

Atxondarrek azaldutako hainbat kezken inguruko argibideak emango dituzte udal arduradunek biharko batzarrean; Barraskiko etxeen obren egoera zelan dagoen azalduko dute, eta baita errotonda eta ortu publikoen egoera ere. 2012rako hainbat egitasmoren berri ere emango dute eta tartean, udaletxeko diru kontuen berri ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!