Atxondoko Udalak arkitektura teknikaria kontratatu berri du.
Azken 30 urteetan Benancio Bilbao aparejadorea ibili da udaleko arkitektura arloko aholkulari beharretan eta dagoeneko jubilazioa hartzeko ordua heldu zaio. Udalak bere ordez arkitektura teknikari bat hartzea erabaki du, Gespublic S.L. enpresaren bitartez.
Datozen hileotan Benancio Bilbaok Atxondoko Udalean egindako beharraren berri emango dio arkitektura teknikariari. Udal arduradunek azaldu dutenez, “orain trantsiziorako garaia da”. Arkitektura teknikaria bariku goizetan ibiliko da udalean beharrean.