Lan batzordeen egunak zehaztu dituzte udalean eta parte hartzera deitu

Anboto 2011ko urr. 18a, 09:32

Aste honetatik aurrera hasiko dira beharrean Atxondoko Udaleko batzar informatiboak. Eguaztenean Ogasun, Langileen eta Kontu Berezien batzordea batuko da. Rosa Elizburu alkateak gogoratu du batzarrak irekiak direla, eta herritarrak gonbidatu ditu parte hartzera

Aste honetatik aurrera hasiko dira beharrean Atxondoko Udaleko batzar informatiboak. Eguaztenean Ogasun, Langileen eta Kontu Berezien batzordea batuko da. Rosa Elizburu alkateak gogoratu du batzarrak irekiak direla, eta herritarrak gonbidatu ditu parte hartzera.

 

Batzar informatiboei ekingo diete aste honetan bertan Atxondon. Udalbatzan batzar horien egunak zehaztu dituzte. Batzar guztiak 19:00etan izango dira. Honakoak dira egunak:

 

Hirgintza Batzordea, hileko bigarren eguaztenetan batuko da. Ongizate, Berdintasun eta Sozioekonomia batzordea bigarren eguenetan, Ogasun, Langile eta Kontu Batzordea bihar, eguaztena, hasiko da batzen, eta hilero hirugarren eguaztenetan batuko da. Gazteria, Kultura, Hezkuntza, Kirola eta Aisialdi batzordea hileko bigarren astelehenetan batzartuko da, eta Ingurumen Batzordea laugarren asteazkenetan.

 

Arkitektura teknikaria

Atxondoko Udalak arkitektura teknikaria kontratatu berri du. Azken 30 urteetan Benancio Bilbao aparejadorea ibili da udaleko aholkulari beharretan. Dagoeneko jubilazio ordua heldu zaio, eta udalak bere ordez arkitekto teknikari bat hartzea erabaki du. Datozen hileotan Benanciogaz ikasten ibiliko da arkitektura teknikaria, eta barikuro goizetan jardungo du udalean beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!