Atzo goizean lapurretan egin zuten Atxondoko Martzaa auzoko baserri batean. Atzealdeko leiho batetik sartu ziren eta dena hankaz gora jarri zutela adierazi du etxearen jabeak. "Denetarik lapurtu dute, balio duten gauzak eta baliobakoak ere bai", gaineratu du. Etxearen aurrealdera ematen duen sukaldeko leihotik irten dira lapurrak. Ertzaintzara joan eta salaketa jarri du jabeak.