Giro ederra eta munduko kulturez ikasteko aukera

Anboto 2011ko urr. 10a, 09:38

Marokoko kuskusa, Portugalgo \'gameluaren baba\', Maliko bissapa, Ekuadorreko platano frijitua, Euskal Herriko marmitakoa... hainbat kulturatako jan eta edanak probatzeko aukera izan da zapatuan Atxondon, lehenengo aldiz ospatu duten kulturarteko jaian

Marokoko kuskusa, Portugalgo "gameluaren baba", Maliko bissapa, Euskal Herriko marmitakoa... hainbat kulturatako jan eta edanak probatzeko aukera izan da zapatuan Atxondon, lehenengo aldiz ospatu duten kulturarteko jaian.

 

\"\"Goizetik hainbat estilotako musika entzun zitekeen Apatako plaza inguruan. Eguerdirako hainbat lurraldetako postuak prest zeuden gastronomiaz gozatzeko eta merkatu txiki bat ere bai alboan, artisautzako eta bidezko merkataritzako produktuekin.

 

Jolasa ere kulturen parte denez, munduan zeharreko hainbat jolasetan ibiltzeko aukera ere egon zen zapatuko jaian. Musika eta dantza kontuez gozatzeko \'bakearen jaima\' delakoa prestatu zuten udaletxe atzean, eta gerturatutakoek tea dastatzen zuten artean hainbat ikuskizun izan zituzten;  Egiptoko dantzak, perkusioa, eta Ullanah Durangoko folk taldearen doinuak, esaterako.

\"\"

 Arratsaldean munduko dantzen tailerra eta antzerkia izan zituzten Atxondon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!