Kulturak ikusi, entzun eta dastatzeko jaia, bihar, egun osoan

Anboto 2011ko urr. 7a, 08:44

Hainbat kulturatako atxondarren gastronomia ezagutzeko aukera egongo da kulturarteko jaian

Hainbat kulturatako atxondarren gastronomia ezagutzeko aukera egongo da kulturarteko jaian.

 

Apatako plaza inguruan usain eta doinu bereziak nabarituko dira bihar kultura arteko jaian. Goizeko 11:00etan hasiko da egitaraua, Andasto taldeak parte-hartzaileei eskainitako dantza saioagaz. Hainbat atxondarrek postuak ipiniko dituzte euren kulturetako jan eta edariak eskaintzeko.

EGITARAUA

11:00etan, jaiaren hasiera
Merkatua, janari eta edari dastaketa, dantzak, ‘Bakearen Jaima’ eta munduko jolasen txokoa

14:00etan, kontzertua Ulannah taldea

16:00etatik 18:00etara, tailerra:
Munduko dantzak

18:00etan,  umeentzako antzerkia
Atxikistan 11 salto gehiago

 

Gastronomia dastaketaz gainera, hainbat elkarteren postuak ipiniko dituzte, bidezko merkataritza postua, esaterako. Bakearen Jaima ere egongo da, eta bertan egipziar dantza ikastaroa, perkusio tailerra eta te dastaketa egongo dira, besteak beste. Munduko jolasen txokoa atonduko dute, eta  berbereak musika kalejira ibiliko dira. Eguerdian Durangoko Ullanah taldeak folk kontzertua eskainiko du, eta munduko dantzen tailerra eta antzerkia edukiko dituzte arratsaldean.

 

Aste osoko egitaraua

Asteon kulturartekotasunaren gaineko dokumentalak eta berbaldiak antolatu dituzte. Ehundegi maia bategaz txapelak egiteko tailerra ere egon da ekintzen artean, baina datorren martitzenera atzeratu dute. Ludotekan izango da tailerra, 17:00etatik aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!