Garate eta Uriarte, EAJko zinegotzi berriak Atxondon

Anboto 2011ko urr. 1a, 09:54

Migel Angel Buruagak eta Jose Luis Espiauk zinegotzi kargua utzi eta gero, Atxondoko EAJk Jose Antonio Igarzagaz batera jardungo duten zinegotzien berri eman du; Kike Garate eta Gaizka Uriarte izango dira

Migel Angel Buruagak eta Jose Luis Espiauk zinegotzi kargua utzi eta gero, Atxondoko EAJk Jose Antonio Igarzagaz batera jardungo duten zinegotzien berri eman du; Kike Garate eta Gaizka Uriarte izango dira.

 

Udalean zinegotzi izandakoek karguak "Ilusioagaz eta gogoagaz jardungo duten gazteei” kide gazte biri utziko dizkietela azaldu du EAJk. Ohar bidez eman du erabakiaren berri. Migel Angel Buruagak pasa den astean dimititu zuen, eta Jose Luis Espiauk asteon, zinegotzi kargua pasa den astean hartu eta gero. "Hauteskundeen ostean hausnarketa sakona" egin dutela azaldu dute oharrean. Talde berriagaz udaleko "arazo berri eta latzei" aurre egiteko prest daudela adierazi du Atxondoko EAJk.

 

Gobernu taldeari kritika

Juan José Nora alkateordea lanordu osora liberatu izana kritikatu du Atxondoko EAJk: "Krisi garaiotan Bilduko gobernu taldeak ez dauka ideiarik ez proiekturik, eta gainera, alkateordearen soldata igotzea erabaki dute". "Erantzukizun falta" iruditu zaie, "herrian familia asko hilebetearen azkenera heldu ezinik dabiltzala".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!