Jose Urienen 'Bizkai' txakurra nagusi 45. Euskal Herriko Artzain Txapelketan

Anboto 2011ko ira. 19a, 09:18

Abadiñoko Jose Urien artzainaren \'Bizkai\' txakurrak egin zuen lanik onena Axpeko (Atxondo) landetan izan zen leian; 344 puntu lortu zituen. Lehenengoz parte hartu du txakurrak halako txapelketetan. Hala ere, Bizkaiko txapelketa irabazi zuen duela asteburu bi eta oraingoan, Euskal Herrikoa

\"\"

 

 

Abadiñoko Jose Urien artzainaren \'Bizkai\' txakurrak egin zuen lanik onena Axpeko (Atxondo) landetan izan zen leian; 344 puntu lortu zituen. Lehenengoz parte hartu du txakurrak halako txapelketetan. Hala ere, Bizkaiko txapelketa irabazi zuen duela asteburu bi eta oraingoan, Euskal Herrikoa.

 

Antonio Alustizaren \'Ttiki\' txakurrak (Areso-Nafarroa) lortu zuen bigarren postua 316 puntugaz; hirugarren geratu zen, Marzel hualderen \'Txiko\' txakurra (Aldude-Iparralde), 299 puntugaz.

 

 

 

 

 

 

Berrehun puntutik behera jaso zituzten gainerako txakurrek:

Jon Zuazoren \'Aske\' (Nafarrete-Araba): 149pt
Jesus Mari Plazaolaren \'Gure\' (Arrasate-Gipuzkoa): 140pt
Jose Mª Jauregiren \'Leze\'  (Ilarduia-Araba): 134pt
Juan Jose Arrizabalagaren \'Azkar\' (Elgoibar-Gipuzkoa): 126pt
Enrique Mendigurenen \'Riki\' (Orozko-Bizkaia): 122pt
Gilles Etxegoienen \'Eki\' (Donamartiri-Iparralde): 93pt
Antonio Alustizaren \'Bat\' (Areso-Nafarroa): 87pt
Roger Jauretxearen \'Abil\' (Baigorri-Iparralde):

 

Bestalde, euskal artzain arraza onenaren saria \'Leze\' txakurrak lortu zuen, Jose Mari Jauregiren (Ilardui) txakurra hori.


Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jentea batu zuen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak. Mendi ibilbidea, tailerrak eta labeldun oilaskoa zein ardo dastaketa egiteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

 

Idiazabal Ardi Gazta Lehiaketa eta ardi-moztaileen leia

Durangaldeko Ardi Jaiaren barruan antolatu zuten 45. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa. Gerediaga, +Dendak eta ACOl elkarteek indarrak batuta 20 ekitalditik gora antolatu zituzten asteburuari begira. Bizkaiko Idiazabal Ardi Gazta Lehiaketa eta I. Euskal Herriko Ardi-moztaileen Txapelketa ere antolatu ziren horren baitan.

 

Bizkaiko Idiazabal Ardi Gazta Lehiaketako irabazlea Markina-Xemeingo Patxi Baskaran izan zen; bigarren geratu zen Muxikako Sabin Aranburu, eta, hirugarren, Muskizko Ricardo Murias. Dastaketa popularrean Murias izan zen garaile. Guztira 10 gazta ekoizlek parte hartu zuten eta, leia amaitzerakoan eskatu zitzaion publikoari gustukoena aukeratzea.

 

Euskal Herriko Ardi-moztaileen I. Txapelketan, berriz, Rafa Beorlegi nafarra izan zen txapelduna. Bigarren postua lortu zuen Dimako Mikel Etxebarriak eta, hirugarrena, Ipar Arrinda lekeitiarrak. Guztira hamar ardi-moztailek parte hartu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!