Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen ditu; Euskara Zerbitzuan aurki daiteke informazioa.
Irailean zehar eman daiteke izena Amankomunazgoko euskaltegietan, eta Atxondon, azken urteetan legez, diru-laguntzak emango dituzte ikasturte honetan euskara klaseak hartu gura dituzten herritarrei lanak errazteko.
Ikastaroen eta udalaren diru-laguntzen berri jakin gura duenak, Euskara Zerbitzuan du informazioa eskuragarri. Edozein zalantza argitzeko, gainera, kultura@atxondo.net helbide elektronikora ere idatzi dezakete ikastaroetan interesa duten atxondarrek.
Euskaragida.com
Hainbat euskara mailatarako ikastaroak antolatu dituzte Amankomunazgoko euskaltegietan. Interneten www.euskaragida.com atarian ariketa batzuk ipini dituzte, bakoitzaren maila neurtzeko. Atari horretan eskualdeko herri bakoitzean ikastaroetarako zelan izena eman argitzen duen informazioa ere badago.