Atzeratu egin da Anbotopek lokala uzteko agindua

Anboto 2011ko ira. 10a, 12:41

Anbotope elkartea Arrazolan dago, elizaren ondoko eraikin batean
Durangoko epaitaegiak hala aginduta, irailaren 13a baino lehenago utzi behar zuten lokala Anbotope elkarteko kideek. Epaitegiak kaleratzea geldiarazi du orain, Anbotopek idatzi bat aurkeztu duelako

Durangoko epaitaegiak hala aginduta, irailaren 13a baino lehenago utzi behar zuten lokala Anbotope elkarteko kideek. Epaitegiak kaleratzea geldiarazi du orain, Anbotopek idatzi bat aurkeztu duelako.

 

Idatzian, udalagaz iraungita dagoen kontratua “elkarteagaz barik pertsona bategaz” sinatu zela dio elkarteak.
Arrendamendu kontratua 1986an luzatu zuten azken aldiz Atxondoko Udalak eta Anbotope elkarteak. Ordutik, urtero luzatu dute ahoz, eta udalak etetea erabaki zuen 2008an. Ordutik epaiketetan murgilduta egon dira udala eta elkartea, eta epaileak arrazoia eman dio udalari. Uztailean, irailaren 13ko epea ipini zuen lokala uzteko, baina orain prozesua luzatu egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!